Oker Ttiki Garrantzigabeak

0 Comentarios ».

Resumen del Libro



Esku artean duzun hau, ez da Tabucchiren libururik ospetsuena. Kontakizun sail ederra da, ordea. Elkarrengandik hurbil ez dauden egoerak deskribatzen dira: Toskana sekretu eta sorgindua, kostaldeko geltoki bat, garai bateko auto klasikoen rallye bat Miarritzetik Donostiaraino iristen dena, Bombaytik Madrasera doan tren baten dotorezia… Kontakizun hauek, lehenbiziko irakurrian, ironikoak eta zentzugabeak dirudite, baina jorratutako gaiaren inguruko gogoetak ezkutatzen dituzte eta ezinegona sortzen dute. Hasiera eta bukaera bitxiko istorioak dira, giro lanbrotsua sortzen dutenak eta sentsazio eta iradokizun irekiak uzten dizkiote irakurleari. Tabucchik pertsonaia eszentrikoak eskaintzen dizkigu liburu honetan, bizitza okerreko pertsonak. Erantzunik bilatzen ez duen ikerlari baten azterlanak dira. Ez baitu bilatzen erantzunik, baizik eta mezu bat, seinale bat, argi bat igortzea.


Autores



Opciones de descarga:

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.