Pertsona Arteko Indarkeriari Aurrea Hartzea, Bikotean Eta… Askoz Gehiago
Resumen del Libro

Indarkeriari aurrea hartzeko liburua da hau, batez ere bikoteko indarkeria, modu positiboan formulatua, pertsona arteko harremanak gidatu behar dituzten balioetatik abiatuta. DVD bat dakar, MAITASUNA EKINEZ EGINA eta Tratu Onen Aldeko programaren zati bat da (www.porlosbuenostratos.org). Programa hori acciónenred GKEak bultzatzen du eta batez ere gazteei zuzenduta dago. Dokumentu hauen helburua da, TOA programaren kasuan bezalaxe, pertsona arteko harremanak hobetzeko praktika onak eta gaitasunak ikastea. Guztiok geure afektuak kudeatzeko dugun gaitasunean oinarrituta daude, zutabe gisa hartuta zenbait balio: gizon-emakumeen arteko berdintasuna, autonomia pertsonala, gatazkak modu baketsuan konpontzea, geure bizitzei buruz erabakitzeko askatasuna eta abar. Horregatik, maitasunari eta bikoteari buruzko mito eta ikusmoldeen gaineko alderdi kritiko bat ere badute, izan ere, gure afektuak bizi izateko moduan eragin negatiboa dute haiek. Arlo emozionalean aukera kontzienteagoak egiteko tresnak dira, horrela nork bere errepide mapa pertsonala egin dezan. Balioak barneratzea eta horiekiko konpromiso aktiboa hartzea bultzatzen da, guztioi asebetetze pertsonala eta zoriona ematen digutelako, eta gizarte hobea egiten laguntzen dutelako. Horrenbestez, proposamen honek herritar guztiok eraikitzen dihardugun gizartearekiko erantzukizuna azpimarratzen du. Material didaktiko hauek formazioan dihardutenentzat daude prestatuta, batez ere irakasleentzat. Dena den, bikote harremanen gai berezi eta konplexuari buruz hausnartzeko gonbit hau hezkuntza arlotik harantzago doa. Este es un libro de prevención de violencia especialmente en la pareja, formulado en positivo desde los valores que deben guiar nuestras relaciones interpersonales. Va acompañado del DVD, HECHOS SON AMORES y forma parte del Programa Por Los Buenos Tratos (www.porlosbuenostratos.org), que promueve la ONG acciónenred, dirigido prioritariamente a chicas y chicos jóvenes. Estos documentos, al igual que el programa…